Tel. 946 802 976

%30eko kenkaria ikus-entzunezko ekoizpenen inbertsioan

Film luze zinematografikoak

Fikziozko ikus-entzunezkoen serieak

Animazioa

Dokumentalak

11/2013 FORU ARAUA, abenduaren 5ekoa, Sozietateen gainezko Zergari buruzkoa.

Hamabosgarrena Kultura sustatzeko pizgarriak.

1. 1. Espainiako film luzeetan edo fikziozko, animaziozko edo dokumental erako ikus-entzunezko serieetan egiten diren inbertsioek serie moduko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisikoa egiteko modua eskaintzen badute, %30eko kenkaria aplikatzeko eskubidea emango diote ekoizleari. Kenkariaren oinarrian honako kopuru hauek sartu behar dira: ekoizpenaren kostua, kopiak egiteko gastuak eta ekoizlearen konturako publizitate- eta sustapen-gastuak, muga honekin: ekoizpen-kostuaren %40.

Zenbaki honetan aipatzen den kenkaria ekoizpena amaitzen den zergalditik aurrera aplikatuko da. Hala ere, ekoizpenak hamabi hilabete baino gehiago irauten badu eta entitatearen zergaldi bat baino gehiago ukitzen badu, entitateak hautatu ahal izango du kenkaria ordainketak egin ahala aplikatzea, ordainketen zenbatekoaren arabera, aplikazioa hasten denean indarrean dagoen kenkari-araubideari lotuta.

Hori hautatuz gero, irizpide horri eutsiko beharko zaio ekoizpen-epe osoan zehar. Aukera horretaz baliatu nahi duen zergadunak Ogasun eta Finantza Sailari jakinarazi behar dio, idatziz, hilabeteko epearen barruan, ekoizpena hasten den egunetik aurrera. Jakinarazpenean, kontratatutako inbertsioaren zenbatekoa zehaztu beharko du, bai eta ondasunak eman eta ordaintzeko egutegia ere.

Kenkaria ordainketak egin ahala aplikatzea hautatzen bada, aurreko bi lerroaldeetan ezarri den bezala, eta azkenean ekoizpena burutzen ez bada, entitateak ordaindu egin beharko ditu aplikatutako kenkariak direla-eta ordaindu ez dituen kuotak, berandutze-interesak gehituta; kuoten eta interesen zenbatekoa ekoizpena amaitu gabe uzten den zergaldiko autolikidazioko kuotari gehitu beharko zaio. Xedapen gehigarri honen 3 zenbakikoa gorabehera, kenkari eskubidea sortarazten duten inbertsioak finantzatzeko jasotako diru-laguntzen kopurutik gutxitu egingo da kenkariaren oinarria. Kenkariaren zenbatekoak, zergadunak jasotako beste laguntzenekin betera, ezin izango du gainditu ekoizpen kostuaren %50a, horren salbuespena izanik Europako Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatu eta Europako Batasuneko Estatu baten baino gehiagoko ekoizleek parte hartzen duten ekoizpena izatea. Kasu horretan, ekoizpen kostuaren %60ko muga izango du kenkariak. Aurreko paragrafokoa ez zaie aplikatuko ikusi-entzuteko lan zailei, ez eta Lankidetza eta Ekonomi Garapenerako Erakundearen Garapenerako Laguntzarako Batzordearen zerrendan dauden herrialdeek parte hartzen duten koprodukzioei ere. Zenbaki honetan xedatutakoa aplikatzeko, bada, Europako Batasunaren araudiarekin bateragarria izan beharko du. 2. Liburuen argitalpenean egiten diren inbertsioek serie moduko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisikoa egiteko modua eskaintzen badute, kuota likidoaren %5eko kenkaria aplikatzeko eskubidea emango dute. 3. Xedapen gehigarri honetan ezarritako kenkariei foru arau honetako 67. artikuluan ezarritako arauak aplikatuko zaizkie.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR